XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAITA ERE KRISTAU-PENITENTZIA

Andra Mari Doatsuak Lourdes'ko Aitzuloan neska tolesgabe ta garbi bati agertzean, ari ta aren bitartez guztioi, etzion bakarrik biotz beroz otoitz egitera eragin, baita ere bere gogoz ta pozik kristau penitentziaren nekeak eramatera.

Ori da ere Gure naia, Jubileo-urte osoan, kristau guziak saiatu ditezela, ez bakarrik beren griña gaiztoak moteltzen eta menderatzen, baizik ere, al dan neurriz, bizialdi ontako neke ta naigabeak gogoz artzen....

Ori egiten badute, beren eta besteen pekatuz asarretuta zegon Ura aldeko jarriko zaie, Arengandik Zeruko grazi ta atsegiñak artuko dituzte ta gañera mingarri zaiena ariñago biurtuko, gure Salbatzallearen itz gozo auek diotenez: Atozte Nigana lan eta nekepean zabiltzaten guztiok eta Nik bizkortuko zaituet... ta biotz barnean atsedena arkituko dezute (Mt 11 28-9).

JUBILEOKO BARKAMEN OSOA

Jubileoko urtean zaletasunez Lourdes'ko Artzulora dijoaztenai, pozik asko ondasun eta grazi bereziak ematen dizkiegu, eginbear auek betetzekotan.

Ona emen: Aitortza-Sakramentuan beren biotzak ondo garbitu, Jaunartu ta 1958'ko otsaillaren 22'an asita, Andra Mari Jaungoikoaren Ama lenengoz agertu zaneko eguna, 1959`ko illabete ta egun bera illundu arte - Lourdes'ko Massabielle-Artzuloa maitasunez bisitatu ta Gure asmotarako otoitz egingo duten guztiei, gizonezko edo emakumezko, Gure Apostoluengandiko Aginbidez, Jubileoko barkamen osoa irabazteko bidea egiten diegu, bein bakarrik ordea, nai dan egunean.